ISPILUA: BIKOTEEN ERLAZIOEN BURUZKO AUSNARKETEN ANTZEZLANA

ALDATZEN LAGUNTZEN ANTZERKI TALDEA

2010/10/03

EMANALDIAK AZAROAN

Bueno lagunok afrikara joan aurretik hauek dira oraingoz lotuta ditugun datak:
AZAROAK 14 IGALDEA Zarautzko  PUTZUZULO GAZTETXIAN, bere urtemugaren barruan.
AZAROAK 19 BERASTEGIN, nere lagun Ione eta Olatzek antolatuta.

Beste 2 emanaldi ere emango ditugu seguraski

2010/09/26

ANTZEZLANEN EGUNAK

IRAILAK 18 USURBILGO SUTEGI ARETOAN
Aste osoa erdi gaixo egon arren, asteazkenean pase bat egine ta ostiralean foko guztik pikatzen egon ginen, gogoa genuelako antzezlan hau berezia izatea. Usurbilgo Antzerki Topaketen barruan sartuta zegoe. Orain del urte bat topaketetara ikasle bezela koan nintzen eta nor esango zidan urte abt beranduago Topaketen barruan antzeztu ahal izango nuela. Hau zortea. Arratsaldean gauz txikiak antolatu ondoren, eta argiekin buruhauste batzuk izan ostean antzezanari ekin genion 20:45 aldean. 20 bat lagun egon ziren, jendeari asko gustatu zitzaion eta ni ilusio handiz familiko batzuk ikustera etorri zirelako. Gero antzezlanaren ostean beti egiten dugun luntx-ean antzezlanari buruzko komentarioak eta entzuteko aukera izan nituen, denak oso positiboak izan zirelarik.
Gero hor gelditu ginen bokata jaten Alez zuzendaria eta konpania.
Arratsalde goxo bat eta leku zoragarri batean.
Gora Usurbil ta ANTZERKI TOPAKETAK!
GORA TXERRIKI!
Zorionak Urki eta konpainiari egin zuten antzezlan berriaren aurre estreinuarengatik.

ANTZEZLANA IGELDO Apirilak 24 an

Alexekin 16:30tan gelditu ondoren eta ALEXek trastoak furgonetan kargatuta zetorrela ikusirik, hori bai zortea nerea, Igeldo aldera igo ginen dena montatzeko gogoekin. Nereak ederki agurtu ondoren, atrezzo guztia ipini genuen bakoitza ahal zen lekuan , lekua ez zelako erabat egokia antzezlanerako, baina askotan horrek ez du garrantzirik gero egon zen giroarekin ikusi ondoren. Dena prepatu ondoren eta ensaiu txiki bat egin ondoren, zeoze afaltzea jun ginen. 21k aldian berriz kultur etxera jun ta konzentratzen eta ilea tintau ondoren emanaldiari hasiera eman genion .Ni tizekin nebilen momentuan jende ugari ikusten nuen sartzen eta antzezlana hasi zenerako aretoa erabat betea zegoen, hori poza, bai aktorearentzat, igeldo herriarentzat eta antzerkiarentzat. Emanaldia bukatu ondoren jendea agurtzen egon nintzen pozik egin nun emanaldiarekin, nahiz eta nahiko azka egin nuen. Beti daude gauz asko mejoratzeko, baina jendeari asko gustau zitzaioan eta horrek ilusio handia ematen du. Dena jaso 2 pote bota ta etxe aldea joan ginen.
Esker anitx IGELDO
GORA IGELDO HERRIA!

2010/09/08

EMANALDIAK

IRAILAK 18 USURBILEN, SUTEGIN ARETOAN, Usurbilgo Antzerki Tailerren barruan 20:30tan. Informazio gehiago atzoko BERRIA egunkarian.
Sarrera 3 euro.
IRAILAK 24 IGELDO HERRIAN! GAUEKO 22:00 KULTUR ETXEAN
SARRERA 3 EURO

ANTZEZLANEN EGUNAK

IRAILAK 5 LIZARTZAKO JAIEN BARNEAN 19:30TAN KULTUR ARETOAN.
Atsaldeko 3tan geatu eta nere etxean traste batzuk kargatu ondoren lokakera joan ginen beste trasteak artzea eta Lizartza aldera abiatu ginen, Alex-en anaian PIKAT 4*4arekin. Lizartzara iritsi eta kafetxo goxo bat hartu ostean , lekua bilatu eta ondoko tabernakoak aretoa ireki zigun. Dena montatu genuen, izerdi ugari botaz eta ondoren musika probak egin genituen eta lehenengo zatia entsaiatu berria bait zen lehenengo 5 minutuak eta zuzenekoan lehen aldiz egingo genuen. Dena bukatu orduko 18:15 ziren eta bero pixkat kentzeko oinez bueltatxo bat eman genuen. Beste kafetxo bat hartu genuen Lizartzako plaza ondoan dagoen tabernan eta hor aritu ginen euskal dantzak nola preparatzen zituzten ikusten eta nola sasoiko aitona batek bere hilobekin futbolean jolasten zuen.
Antzezlana hasi baino erdi ordu lehenago jantzi eta ilea tintatu nuen. Etz 7terdik jotzeko 10 minutu faltan ikusi genuen kanpoan jende asko zegoela zain, bai ume guraso eta heldu. Hau poza.
Orduntxe,  ni nere tokian jarri  MIKEL Laboaren musika jarri eta jendea sartzen hasi zen ni TIZEn laborategian lanean nengoela.
Emanaldia egin eta jendeak txalo zaparrada handi batekin erantzun zuen. Ondoren eskerrak eman nituen Lizartzako herriari gonbiteagatik eta gu ere oso pozik geunden Lizartzako jai herrikoietan parte hartu eta gure ekarpen txikia egiteagaitik.
ESKER MILA LIZARTZA eta IZAN UNTXA!

IRAILAK 6 19:00 DONOSTIN, ALDE ZAHARREAN EUSKAL JAIAK
Lanetik ziztu bizian atera 15:00tan eta ARATZera joan nintzen zeoze jatea Alexi itxaroten nengoen bitartean. Hor lagun abtek deitu zidan zorte handia opaz eta gero ikusiko ginela esanez. Alex etorri zen atzotik kargatuta utzi genuen PIKAT-arekin. Emen ere kafetxoa hartu eta Alde Zaharrerunt joan ginen. Alde zahar barruan kotxea sartzeko papera genuen eta aze sentsazioa alde zahar barruan kotxeakin ibiltzea "giri" guztien tartean. Dk-ko langilearekin gelditu eta trasteak sartu genituen aretoko goiko zatira. Hortxe konturatu nintzen; Mierda, makilaje boltsa Lizartzan gelditu zen! Alex-ek beti bezela lasaitue gin zidane ta gero hori konponduko genuela esan eta lanean jarraitu genuen. BEra dena montatzen hasi zen , nik musika ekipoa jartzen nuen bitartean. Musika arazoak konpondu ondoren dena montatzen jarraitu genuen, eskailerak TIZA txikiekin apaindu... horrela 18:00 eman zizkiguten. Konsti plazako makilaje denda itxita zegoen baina edadeko  bi pertsona barruan zeunden Alex gerturatu eta urgentzia genuela esanez lagundu eta spray grisa saldu ziguten, arazo handiena konponduz beste guztirako TXINOA genuelako. Luntx-eko konprak egin eta dena prestatuta utzi genuen 18:40 rako. Oraindik aldatu eta ilea tintau bare. Hori ere egin eta Txikitin sartu zen: Mutxa mierda esanez. Ondoren eskailerak jetsi eta18:50, nere lekuan jarri, musika ipini eta ateak ireki genituen. Ni TIZEN laboreategian eskultura txikian egiten jarri nintzen, jendearen burrunden artean. Nik enuen ia burua altxatzen  baina jende asko zegoela ikusi nuen. Alex-ek 2.abestia sartu eta Rocioren ahots ede hori entzun zenean jendea ixil ixilik jarri eta antzezlana aurrera zihoala sentitu nuen. Burua altxatzen nun bakoitzean jende ezagun ugari ikusten nuen, antzerki mundukoa gainera, lehenengo filan, Roldan, ezkerren Mikelazuloko jendia, eskubian ikastolako lagunak, aita ta ama atzeago, eta atetik jendea sartzen joaten zela ere nabaritzen nuen eta nahiko urduri ere jarri eta antzezlanean zehar ere urduritasun hori ere nabaritu nuen. Aretoa erabat bete zen eta giroa eta energia nabaritzen zen.
Antzezlana bukatu eta txalo zaparrada handi baten ondoren, eskerrak eman hainbeste lagun ta ezagun edukitzeagatik eta hitz batzuk esan ostean LUNTX-era gonbidatu nuen jendea. Hor antzezlaneko eta jorratzen den gai ezberdinen inpresioak elkarrekin jorratu genituelarik.
ESker mila etorri zineten guztiei, batez ere Le MAMELOneko laguneri, Mikelazuloko jendeari, antzerki munduko jendeari eta ROCIOri ahots eder hori hasierako VOZ en OFF erako oparitzeagaitik.
IZAN UNTXA!
Aio 

2010/08/06

AURKEZPENA

KAIXO GUZTIEI!


ALDATZEN LAGUNTZEN Antzeki taldeak blog hau martxan jarri du, batipat gure antzezlanari buruzko informazioa izan dezazuen. Informazioa ez bakarrik antzezlanarena soilik, baita ere antzerkiaren norgeiakoak ikusiz, bertan jorratzen diren ideiak sakontzeko gune bat izatea nahi dugu, non blog honen aldarrikapen nagusia hau den: ARTEA GIZARTEA ALDATZEKO LAGUNDU BEHAR DU.

Baita ere beste antzerki taldeen agendak eta antzezlanen informazioa sartzeko gune bat izatea nahi dugu.

Euskal antzerkiari buruz hitzegiteko eta aurrerapausoak emateko leku bat izatea nahi dugu blog hau, non zuen iritziak jasotzea beti onuragarriak izango diren.

Bukatzeko Oteiza ardatz izan duen antzezlana eta taldearen sorrera ez dugu alde batera utzi nahi eta OTEIZAren inguruan dauden xehetasunak, informazioa edo bere ideien ausnarketak egiteko lekua dugu blog hau.
Besterik gabe eskerrik asko eta jakin HIZKUNTZA , KULTURA ETA ARTERIK GABE EZ DAGOELA HERRIRIK.

AGENDA: METAFISIKA BIRA 2010 2011

KAIXO!


ANTZERKIZALE ETA LAGUNOK hor ari gara emanaldiak lotzen handik eta hemendik antzezlan hau ahalik eta leku gehien emateko intentziorekin, antzezlanaren mezu ezberdinak zabaltzeko asmoz. Lehenengo datak ixten ari gara eta hor dihoaz IRAILEKO  datak.

IRAILAK 5 Igandea, arratsaldeko 19:30tan LIZARTZAKO festen barruan, kultur aretoan,
OTEIZA =/= GIZARTEA antzezlana doain.

IRAILAK 6 Astelehena, DONOSTIn , Euskal Jaien barruan, Kostituzio plaza atzean dagoen (San Jerorimo kalean) aretoan 19:00tan, OTEIZA =/= GIZARTEA antzezlana ikusteko aukera izango da. Doain.


IRAILAK 18 larunbata USURBILGO Sutegi aretoan 20:30tan Oteizaren antzezlana ikusi ahal izango da, sarrera 3 euro izango delarik.

IRAILAK 24 OSTIRALA IGELDO HERRIAN!
GAUEKO 22:00TAN IGELDOKO KULTUR ARETOAN
SARRERA 3 EURO

LINK-ak BIDEOAK IKUSTEKO:
YOUTUBEN:

http://www.youtube.com/v/9sx8enqr5qg&hl=es_ES&fs=1&"

http://www.youtube.com/v/9sx8enqr5qg&hl=es_ES&fs=1

EZTENAko web orrian: http://eztenakontraportada.blogspot.com/