ISPILUA: BIKOTEEN ERLAZIOEN BURUZKO AUSNARKETEN ANTZEZLANA

ALDATZEN LAGUNTZEN ANTZERKI TALDEA

2011/11/01

ISPILUA BERRIZ ERE ABIAN! 2011 AZKEN BOLOAK! BIRA TTIPIA!

KAIXO LAGUNOK!
ION COSTA RICAN OPORRETAN EGON ONDOREN BERRIZ ERE  BUELTAN GARA SAIOA ETA ION ISPILUA ANTZEZLANA AHALIK ETA GEHIEN ANTZEZTEKO GOGOEKIN. ETA ANTZEZLANEAN ALDAKETA TXIKI BATZUK EGIN OSTEAN BERRIZ ERE, AURTENGO AZKEN EMANALDIAK HAUEK DITUGU:
BIRA TTIPIA:

ABENDUAK 2 AREATZA
ABENDUAK 3 KONTADORES, BIDEBIETA DONOSTI 20:00TAN
ABENDUAK 4 LIZARTZA ( ABENDUAK 23 ra pasa da!!!!!!!!!!!!)
ABENDUAK 30 ANOETAKO GAZTETXEA

ESKER MILA ANTOLATZAILEEI GUGAN PENTSATZEAGATIK!
ALDATZEN LAGUNTZEN ANTZERKI TALDEA

2011/08/28

ISPILUA ANTZEZLANAREN EMANALDIAK

UDARA PARTEAN, ENSAIATZEN ETA ANTZEZLANA HOBETZEN EGON ONDOREN IRAILETIK AURRERA LEHEN EMANALDIAK EGITEN HASIKO GARA, ISPILUA ANTZEZLANA AURKEZTEN EUSKAL HERRIKO TXOKO UGARIETAN, LEHEN EMANALDIAK:
IRAILAK 6, Asteartea, 19:00tan SAN TELMON, Donostiako EUSKAL JAIEN barruan
IRAILAK 14 FRANTZISKANOTAN, 20:00tan PORRONTXO jaien barruan.
ANIMATU!

2011/07/13

2. ANTZEZLANA BADATOR!!!!: ISPILUA .


AKTOREAK: SAIOA ROYO eta ION MARTINEZ
EKAINAREN 17an ISPILUA antzezlanaren aurrestrenu bat egiteko aukera izan genuen ZUBIETA LANTZEN elkartearen eskutik ZUBIETA aretoan.  Bertan 35 bat lagun bildu ziren, aretoa betea zegoelarik eta jendea txundituta gelditu zelarik, antzezlanaren idei eta egoerarekin.

Egun batzuk geroago, azkenik iritsi zen  estrenu eguna. Azken hilabeteetan buruhauste ugari pasa ostean antzezlanaren eraketa prozesuan , eta mila eta bat buelta eman ondoren testuari, iritsi zen jendearen aurrean gure  antzezlana erakusteko eguna.

EKAINAREN 22a, SAIOAren urtebetetzeekin batera koinziditzen zuen eguna zen, eta opari eder bat izango zelakoan geunden biok. Goiz guztia argien asuntoa egiten pasa ostean, Lugaritzeko Luis teknikoaren laguntza ezinbestekoarekin, arratsalde partean dena antolatu ondoren iritsi zen antzezlana egiteko momentua.  Antzokira jendea sartzen zioan bitartean gu hor geunden gure lekuetan antzezlanaren hasierarekin, musika entzuten genuen bitartean. Jende guztia eseri ostean antzezlanari ekin genion. Giro aparta eta energía ugari somatzen zen aretoan eta antzezlanean zehar dauden umorezko puntu gutxi batzu horiek jendearen irrifarretan bihurtzen ziren. Antzezlanaren emanaldiarekin gustora gelditu ondoren eta jendea erabat atentu eta ixilik entzuten gon ondoren TXALO zaparrada luzeari ekin zioten gure bgiak dizdira bizian jartzen ziren bitartean. Biak elkarrekin agurtzeta atera ostean, eskutik heldu eta jendea agurtu genuen, txalo zaparradetaz gozatzen genuen bitartean.

Eszenatokitik atera eta SAIOAri tarta eder bt opartiu ondoren eta berak lore sorta polit bat, jendea luntxera gonbidatu genuene ta gu eszenatokian atzea pasa ginen. Elkarri besarkada luze eta unkigarri bat eman genion eta asko gozatutako momentua zela esan genion elkarri, emanaldia primeran atera zela. Ondoren erropaz aldatu eta LUNTXaz gozatzera Joan ginen lagunen zorionak eta inpresioak entzun nahian.

HURRENGO EMANALDIAK:
IRAILAK 6 19:30 SAN TELMON, Euskal Jaiak 2011 festen barruan, doain!
IRAILAK 14 20:00 FRANTZISKANOTAN, PORRONTXOKO JAI egitarauaren barruan. 

KRONIKA:OTEITZA=/= GIZARTEA antzezlanaren azken emanaldia

Maiatzak 19an zen DOKA KAFE ANTZOKIAN OTEITZAren azken emanaldi FESTA egin nuen , gonbidatu bereziekin batera. Arratsalde benetan magikoa bizi izan nuen, Dokan, egun hartan hor bildu zen jende kopuru ugaria ikusiz eta guztion hartean  sortu zen giro apartaz biziz. 180 bat persona bildu ziren arratsalde eder bat pasatzeko gogoekin.
Zortziak eta hamar pasian ekin genion FESTAri, nere kuadrilakoak regidore lanak egiten zituzten bitartean,  OTEITZAri buruzko bideo bat botaz,  espreski egun hortarako egin zena 15 minututakoa.

Ondoren  Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendiren bertsoak aitzeko parada izan genuen, oholtza txiki abten gainean, ni beste  eszenatokian antzezlanerako prestatzen nengoelarik, Aitorren argazki makinaren klik hotsa aituz. Bertsolariak amaitu eta DOKAko persianak igo zituzten, jendeak aulki guztiak berealaxe okupatu zituztelarik. Ni MIKEL Laboaren musika aitzen nuen bitartean hor negoen mahaian TIZEn eskulturatxoak egiten. Halako batean begirada altxatu eta hor ikusi nuen DOKA Antzokia erebat beteta eta jendez lepo, bai  eskubiko aldea eta barrako aldea ia sarreraren ateraino.

Antzezlanaren teléfono hotsa aitzen hasi zenean, jende guztia ixildu eta antzezlanaz gozatzen hasi zen. Jendeak adi adi jarraitzen zion antzezlanari, OTEITZAren pentsaerak denon burutan sartzen ziren bitartean.

Antzezlana bukatu eta txalo zaparrada luzea  eta unkigarria jaso ondoren, emozioari alden bezela eutsirik, eskerrak ematen ego nintzen 16 emanaldi hauetan zehar gertu izan ditudan persona guztiei.

Ondoren atzetik marmarka hor etorri zen ANDER LIPUS aktorea, bere pertsonai esanguratsu batekin eta eszenatokia berarentzako utzi niolaik.

Ondoren gerturatutako guztiek LUNTX zoragarri batetaz gozatzeko aukera izan zuten AXERI janak Katering-ak prestatzen lagundu zigun LUNTXAz. Apa Aitor!

Jendea edaten eta jaten ari zen bitartean gu gure Atrezzo guztia kentzeari ekin genion 3GABE2 taldeak berebenarako traste guztiak montatzen zituen bitartean. Eta gaueko hamarrak eta laurden aldera giro apartean berbenari ekin zioten jendearen salto eta dantza artean, arratsalde ta gau magiko horri bukaera ezin hobea emanik. Ondoren jende mordoska parrandan gelditu zen goizeko oprdu txikiak arte, OTEITZAz edo ahal zenaz hitzegiten.

2011/04/11

AZKEN EMANALKI BEREZIA DOKAN!

MAIATZAK 19AN  ALDATZEN LAGUNTZEN antzerki taldearen OTEITZA=/= GIZARTEA antzezlanaren azken emanaldi BEREZIA ospatuko dugu, Donostiako DOKA Kafe Antzokian. Era berezi batean, ospatuko dugu, 2010 eko apirilatik martxan jarri zen antzezlan honi merezi duen bukaera bat emateari, antzerkiak ere merezi dituelako horrelako agurrak.
Eta horretarako  ahaztu ezinezko arratsalde gau on bat antolatu dugu, goi mailako gonbidatu ezberdinekin.
ARRATSALDEKO 20:0OETATIK AURRERA HASIKO dugu JAIA!
Egitaraua:
20:00tan ongi etorria guztiei
20:05 OTEITZARI buruzko bideo emanaldia.
20:15: BERTSOLARIAK: MAIALEN LUJANBIO eta BEÑAT GAZTELUMENDI
20:30 OTEITZA=/= GIZARTEA antzezlanaren azken emanaldia.
21:00 ANDER LIPUS aktorearen emanaldi berezia
21:30 AFARI LUNTXA guztientzat
22:00 BERBENA 3GABE 2 taldearekin.

Guzti honen sarrera 5 euroren trukean izango da. Sarrerak egun horretan bertan salgai izango dira ordu erdi lehenago.
ESKERRIK ASKO antzezlana egiten utzi didazuen antolatzaile guzitei eta antzezlana ikusi duzuen GUZTIEI!

2011/03/16

EMANALDI BAKARRA MARTXOAN!

MARTXOAK 27AN Nazioarteko Antzerki egunean guk ere gure antzezlan txikia martxan jarriko dugu ANDOAINGO GAZTETXEAN 18:00tan . Sarrera 3 euro. Gora GAZTETXIAK!

AZKEN EMANALDIAK NOLA JOAN DIREN

KAIXO LAGUNOK!


Lehenik eta behin Otsailean egindako emanaldien laburpen txikia hor doa:

OTSAILAK 4 AÑORGAKO ZINEAN: 45 pertsona.

Atrezzoa egun bat lehenago eman genuen eta ostiral arratsaldean, arratsaldeko 6ak aldean ZINERA iritsi eta eszenario guztia montau genuen eta gure fokoak ere jarri genituen. Musika probak ere egin genituen eta dagoeneko 20:30k iritsi ziren. Bokadilotxo bat afaldu eta ondoren berriz zinera bueltatu ginen arropa jantziz eta ilea tintatuz, OTEITZAren itsura hartzen hartuz.

Antzezlana hasi aurretik 21:50 aldera ateak ireki genituen eta ni iadanik eszenatokian negoen OTEITZAren pertsonaian klarionekin eskultura txikiak landuz. Jendea sartzen zioan pixkanaka eta antzerki munduko maite ditudan lagun batzuk ere etorri ziren antzezlana ikustera. Denbora bastante pasa genuen antzezlana benetan hasi zen arte, jendea berandu zetorrela zekielako antolatzaileak. Azkenean 22:15 etan antzezlana hasi genuen. Jendeak ixil ixilik jarraitu zuen emanaldia azken putz batzuk sartzen ziren bitartean. Jende heldua zegoen aretoan baina gazte ugari ere. Antzezlana bukatu eta txalo zaparrada polit bat eduki nuen jendearen partetik. Jendearen artean amona bat gerturatu zitzaidan ZORIONAK emateko gogoz, asko gustatu zitzaiola eta OTEITZA ezagutzen zuela esan zidan. Oso ondo egin nuela OTEITZAren papera eta ni asko emozionatu nintzen Santi laguna ondoan nuelarik.

Jendeak komentario positibo ugari esan zizkidan eta ni oso pozik gelditu nintzen emanaldiarekin eta jendeak OTEITZAren mezua jaso zuela konturatu nintzen.



ESKER MILA AÑORGA! ta AÑORGA TXIKI!



OTSAILAK 6 AZKOITIKO MATADEIXEN: 12 pertsona

Goizean goiz, goizeko 9tan Añorgatik furgoa kargatuta genuela Azkoitiko Matadeixe aldera abitu ginen. Iritsi trasteak utzi eta berriz Donostirako bideari ekin genion arratsaldean berriz Azkoitira bueltatuz.

Dena antolatu eta hotz asko egiten zuenez kalefazioa eta tximia piztu zuten, giro goxoa sortuz. Emanaldia hasi eta jende gutxi zegoela konturatu nintzen. Saioa bukatu eta afari goxo bat egin genuen emanaldian egondako jende guztiarekin. Jendeari asko gustau zitzaion emanaldia eta OTEITZAren pentsamenduetaz hitzegiten egon ginen. Oso giro goxoa sortu zen eta etxeruntz habiatu ginen. Asteartean traste guztien bila joan ginelarik eta zuzenean Kontadoresera eman genituen hurrengo bolorako.

ESKER MILA eta EUTSI MATADEIXE!



OTSAILAK 12 KONTADORES, BIDEBIETA: 25 pertsona.

Arratsaldeko 16:30 jetsi eta Imanolekin batera traste guztiak jarri eta fokoak pikatzen egon ginen, emanaldia argien laguntzaz goxoago ateratzeko. Leku ederra da KONTADORES eta argi ekipo horrekin emanaldiak asko irabazten duela badakigu. Dena prestatu eta jendea sartzen jun zen MIKEL Laboaren musika entzuten zen bitartean. Ni eszenatokira atera eta klarionekin eskultura txikiak egiten hasi nintzen. Jende guztia barruan zegoenean emanaldia hasi genuen. Jendeak atentzio handiarekin jarraitu zuen emanaldia eta bukaeran txalo ugari egon ziren. Jendearen artean, antzerki munduko jendea etorri zen, eta ilusioa ematen duten iritziak bota zizkidaten. Baita ere aspaldiko lagun bat etorri zen. Jende heldua gerturatu zen eta oso pozik atera ziren antzezlanetik. 2 emakume erabat pozik zeuden mezuarekin eta oso ados OTEITZAren ideiekin.

Emanaldia bukatu eta beti bezela luntx txiki bat egin genuen gerturatu ziren guztientzako.

ESKER MILA KONTADORES!

2011/01/21

BERRIZ ERE MARTXAN

KAIXO LAGUNOK!


Berriz ere emen gara ALDATZEN LAGUNTZEN Antzerki talde amateurra. Azken emanaldia, BERASTEGIko gazte sozidadean egin ondoren, lekua betea zegoelarik, atsedenaldi bat artesa erabaki genuen. Lehenik eta antzezlanari beste buelta bat emateko eta antzezlanaren akatsak zuzentzeko.

Bestetik ere, auzoko jaietarako proiektu bat prestatzen ibili nintzelako, eta pasa den larunbatean egi genuelako.

Auzoko jaiak pasa ondoren, berriz martxan gara OTEITZA=/= GIZARTEA antzezlana taularatzeko gogoekin, eta OTEITZAren pentsamenduak zabaltzeko intenzioarekin.

Lehenengo datak itxi ditugunak hauesek dira:
OTSAILAK 4 22:00TAN Añorgako ZINEAN. Sarrera 2 euro. Antolatzailea: Añorgako Kirol eta Kultur Elkartea.

OTSAILAK 6 19:00TAN Azkoitiko MATAIXEN. Sarrera 3 euro. Antolatzailea: Mataixe.

OTSAILAK 12 20:30TAN Bidebietako (Donosti) KONTADORESen. Doain.

Data gehiago ateratzen diren einean plazaratuko dizkizuegu blog-ean.

BESTETIK:
Dagoeneko martxan da ASVINENEAKO VI.Antzerki Txapelketa. Informazio gehiago ASVINENEAKO web orrian.

Otsailak 11tik hasita Otsailak 25 arte Euskal Herriko II. Bakarrizketa txapelketa jokatuko da Billabonan. Bertan ION MARTINEZ Aldatzen Laguntzen Antzerki taldeko aktoreak parte hartuko duelarik Otsailak 18ko semifinalean 22:00tan Billabonako Antzokian.