ISPILUA: BIKOTEEN ERLAZIOEN BURUZKO AUSNARKETEN ANTZEZLANA

ALDATZEN LAGUNTZEN ANTZERKI TALDEA

2011/03/16

EMANALDI BAKARRA MARTXOAN!

MARTXOAK 27AN Nazioarteko Antzerki egunean guk ere gure antzezlan txikia martxan jarriko dugu ANDOAINGO GAZTETXEAN 18:00tan . Sarrera 3 euro. Gora GAZTETXIAK!

AZKEN EMANALDIAK NOLA JOAN DIREN

KAIXO LAGUNOK!


Lehenik eta behin Otsailean egindako emanaldien laburpen txikia hor doa:

OTSAILAK 4 AÑORGAKO ZINEAN: 45 pertsona.

Atrezzoa egun bat lehenago eman genuen eta ostiral arratsaldean, arratsaldeko 6ak aldean ZINERA iritsi eta eszenario guztia montau genuen eta gure fokoak ere jarri genituen. Musika probak ere egin genituen eta dagoeneko 20:30k iritsi ziren. Bokadilotxo bat afaldu eta ondoren berriz zinera bueltatu ginen arropa jantziz eta ilea tintatuz, OTEITZAren itsura hartzen hartuz.

Antzezlana hasi aurretik 21:50 aldera ateak ireki genituen eta ni iadanik eszenatokian negoen OTEITZAren pertsonaian klarionekin eskultura txikiak landuz. Jendea sartzen zioan pixkanaka eta antzerki munduko maite ditudan lagun batzuk ere etorri ziren antzezlana ikustera. Denbora bastante pasa genuen antzezlana benetan hasi zen arte, jendea berandu zetorrela zekielako antolatzaileak. Azkenean 22:15 etan antzezlana hasi genuen. Jendeak ixil ixilik jarraitu zuen emanaldia azken putz batzuk sartzen ziren bitartean. Jende heldua zegoen aretoan baina gazte ugari ere. Antzezlana bukatu eta txalo zaparrada polit bat eduki nuen jendearen partetik. Jendearen artean amona bat gerturatu zitzaidan ZORIONAK emateko gogoz, asko gustatu zitzaiola eta OTEITZA ezagutzen zuela esan zidan. Oso ondo egin nuela OTEITZAren papera eta ni asko emozionatu nintzen Santi laguna ondoan nuelarik.

Jendeak komentario positibo ugari esan zizkidan eta ni oso pozik gelditu nintzen emanaldiarekin eta jendeak OTEITZAren mezua jaso zuela konturatu nintzen.



ESKER MILA AÑORGA! ta AÑORGA TXIKI!



OTSAILAK 6 AZKOITIKO MATADEIXEN: 12 pertsona

Goizean goiz, goizeko 9tan Añorgatik furgoa kargatuta genuela Azkoitiko Matadeixe aldera abitu ginen. Iritsi trasteak utzi eta berriz Donostirako bideari ekin genion arratsaldean berriz Azkoitira bueltatuz.

Dena antolatu eta hotz asko egiten zuenez kalefazioa eta tximia piztu zuten, giro goxoa sortuz. Emanaldia hasi eta jende gutxi zegoela konturatu nintzen. Saioa bukatu eta afari goxo bat egin genuen emanaldian egondako jende guztiarekin. Jendeari asko gustau zitzaion emanaldia eta OTEITZAren pentsamenduetaz hitzegiten egon ginen. Oso giro goxoa sortu zen eta etxeruntz habiatu ginen. Asteartean traste guztien bila joan ginelarik eta zuzenean Kontadoresera eman genituen hurrengo bolorako.

ESKER MILA eta EUTSI MATADEIXE!



OTSAILAK 12 KONTADORES, BIDEBIETA: 25 pertsona.

Arratsaldeko 16:30 jetsi eta Imanolekin batera traste guztiak jarri eta fokoak pikatzen egon ginen, emanaldia argien laguntzaz goxoago ateratzeko. Leku ederra da KONTADORES eta argi ekipo horrekin emanaldiak asko irabazten duela badakigu. Dena prestatu eta jendea sartzen jun zen MIKEL Laboaren musika entzuten zen bitartean. Ni eszenatokira atera eta klarionekin eskultura txikiak egiten hasi nintzen. Jende guztia barruan zegoenean emanaldia hasi genuen. Jendeak atentzio handiarekin jarraitu zuen emanaldia eta bukaeran txalo ugari egon ziren. Jendearen artean, antzerki munduko jendea etorri zen, eta ilusioa ematen duten iritziak bota zizkidaten. Baita ere aspaldiko lagun bat etorri zen. Jende heldua gerturatu zen eta oso pozik atera ziren antzezlanetik. 2 emakume erabat pozik zeuden mezuarekin eta oso ados OTEITZAren ideiekin.

Emanaldia bukatu eta beti bezela luntx txiki bat egin genuen gerturatu ziren guztientzako.

ESKER MILA KONTADORES!