ISPILUA: BIKOTEEN ERLAZIOEN BURUZKO AUSNARKETEN ANTZEZLANA

ALDATZEN LAGUNTZEN ANTZERKI TALDEA

2011/07/13

2. ANTZEZLANA BADATOR!!!!: ISPILUA .


AKTOREAK: SAIOA ROYO eta ION MARTINEZ
EKAINAREN 17an ISPILUA antzezlanaren aurrestrenu bat egiteko aukera izan genuen ZUBIETA LANTZEN elkartearen eskutik ZUBIETA aretoan.  Bertan 35 bat lagun bildu ziren, aretoa betea zegoelarik eta jendea txundituta gelditu zelarik, antzezlanaren idei eta egoerarekin.

Egun batzuk geroago, azkenik iritsi zen  estrenu eguna. Azken hilabeteetan buruhauste ugari pasa ostean antzezlanaren eraketa prozesuan , eta mila eta bat buelta eman ondoren testuari, iritsi zen jendearen aurrean gure  antzezlana erakusteko eguna.

EKAINAREN 22a, SAIOAren urtebetetzeekin batera koinziditzen zuen eguna zen, eta opari eder bat izango zelakoan geunden biok. Goiz guztia argien asuntoa egiten pasa ostean, Lugaritzeko Luis teknikoaren laguntza ezinbestekoarekin, arratsalde partean dena antolatu ondoren iritsi zen antzezlana egiteko momentua.  Antzokira jendea sartzen zioan bitartean gu hor geunden gure lekuetan antzezlanaren hasierarekin, musika entzuten genuen bitartean. Jende guztia eseri ostean antzezlanari ekin genion. Giro aparta eta energía ugari somatzen zen aretoan eta antzezlanean zehar dauden umorezko puntu gutxi batzu horiek jendearen irrifarretan bihurtzen ziren. Antzezlanaren emanaldiarekin gustora gelditu ondoren eta jendea erabat atentu eta ixilik entzuten gon ondoren TXALO zaparrada luzeari ekin zioten gure bgiak dizdira bizian jartzen ziren bitartean. Biak elkarrekin agurtzeta atera ostean, eskutik heldu eta jendea agurtu genuen, txalo zaparradetaz gozatzen genuen bitartean.

Eszenatokitik atera eta SAIOAri tarta eder bt opartiu ondoren eta berak lore sorta polit bat, jendea luntxera gonbidatu genuene ta gu eszenatokian atzea pasa ginen. Elkarri besarkada luze eta unkigarri bat eman genion eta asko gozatutako momentua zela esan genion elkarri, emanaldia primeran atera zela. Ondoren erropaz aldatu eta LUNTXaz gozatzera Joan ginen lagunen zorionak eta inpresioak entzun nahian.

HURRENGO EMANALDIAK:
IRAILAK 6 19:30 SAN TELMON, Euskal Jaiak 2011 festen barruan, doain!
IRAILAK 14 20:00 FRANTZISKANOTAN, PORRONTXOKO JAI egitarauaren barruan. 

KRONIKA:OTEITZA=/= GIZARTEA antzezlanaren azken emanaldia

Maiatzak 19an zen DOKA KAFE ANTZOKIAN OTEITZAren azken emanaldi FESTA egin nuen , gonbidatu bereziekin batera. Arratsalde benetan magikoa bizi izan nuen, Dokan, egun hartan hor bildu zen jende kopuru ugaria ikusiz eta guztion hartean  sortu zen giro apartaz biziz. 180 bat persona bildu ziren arratsalde eder bat pasatzeko gogoekin.
Zortziak eta hamar pasian ekin genion FESTAri, nere kuadrilakoak regidore lanak egiten zituzten bitartean,  OTEITZAri buruzko bideo bat botaz,  espreski egun hortarako egin zena 15 minututakoa.

Ondoren  Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendiren bertsoak aitzeko parada izan genuen, oholtza txiki abten gainean, ni beste  eszenatokian antzezlanerako prestatzen nengoelarik, Aitorren argazki makinaren klik hotsa aituz. Bertsolariak amaitu eta DOKAko persianak igo zituzten, jendeak aulki guztiak berealaxe okupatu zituztelarik. Ni MIKEL Laboaren musika aitzen nuen bitartean hor negoen mahaian TIZEn eskulturatxoak egiten. Halako batean begirada altxatu eta hor ikusi nuen DOKA Antzokia erebat beteta eta jendez lepo, bai  eskubiko aldea eta barrako aldea ia sarreraren ateraino.

Antzezlanaren teléfono hotsa aitzen hasi zenean, jende guztia ixildu eta antzezlanaz gozatzen hasi zen. Jendeak adi adi jarraitzen zion antzezlanari, OTEITZAren pentsaerak denon burutan sartzen ziren bitartean.

Antzezlana bukatu eta txalo zaparrada luzea  eta unkigarria jaso ondoren, emozioari alden bezela eutsirik, eskerrak ematen ego nintzen 16 emanaldi hauetan zehar gertu izan ditudan persona guztiei.

Ondoren atzetik marmarka hor etorri zen ANDER LIPUS aktorea, bere pertsonai esanguratsu batekin eta eszenatokia berarentzako utzi niolaik.

Ondoren gerturatutako guztiek LUNTX zoragarri batetaz gozatzeko aukera izan zuten AXERI janak Katering-ak prestatzen lagundu zigun LUNTXAz. Apa Aitor!

Jendea edaten eta jaten ari zen bitartean gu gure Atrezzo guztia kentzeari ekin genion 3GABE2 taldeak berebenarako traste guztiak montatzen zituen bitartean. Eta gaueko hamarrak eta laurden aldera giro apartean berbenari ekin zioten jendearen salto eta dantza artean, arratsalde ta gau magiko horri bukaera ezin hobea emanik. Ondoren jende mordoska parrandan gelditu zen goizeko oprdu txikiak arte, OTEITZAz edo ahal zenaz hitzegiten.